entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! erredakzioa 2013-02-14

Bad Sound System zuzenean, "Babylon" geldituko ez dela ohartarazteko

Joan den abenduaren hasieran kaleratu zuten 'Aldaketa' diskoa aurkeztuko dute otsailaren 23tik aurrera

Moskuko Rsistentzia, orain hirukoan. Moskuko Rsistentzia, orain hirukoan.
Hirukote bilakatuta, mikroei sua dariela, Irungo taldeak hamabi kantuko disko aldarrikatzailea non mezua musika bezain inportantea den Euskal Herriko txoko guztietara eramanen du.

 
Reggaeren hizkuntzan, "Babylon" metafora gisa erabiltzen da askotan oinperatuak bizi garela, sistemaren esklabu garela, adierazteko. Bad Sound System hirukoak, abixupean jartzen gaitu eta desoreka hori irauli nahi duela adierazten digu bere hitzetan. Aldaketa diskoa (Bonberenea ekintzak) horren lekuko da.
Betiko indarrarekin hornitutako 12 kantu aurkituko ditu entzuleak, kontzientziak astintzeko prest. Krisia sortu dutenen aurkako salaketa zuzen batetik hitzaren indarraren garaipenera. Horren erraz gure diru publikoak xahutzen, lapurtzen... dituzten garaiotarako soinu banda aproposa.
Euren zuzeneko indartsuengatik ezagunak, gutxi dira gure herrian hirukote bilakatutako talde honek oraindik zapaldu ez dituen eszenatokiak. Euskal Herriko hip hop eta reggae eszenaren aitzindari, musika estilo hau maite dutenentzat nahitaezko erreferente bilakatu dira ia hamar urtez egindako ibilbide luze zein oparoan.

ZUZENEAN
2013/02/23 Durango (Bizkaia) - Kalera Rock
2013/03/02 Ordua (Bizkaia)
2013/03/09 Hendaia (Lapurdi)
2013/03/16 Arroniz (Nafarroa)
2013/04/06 Trapagaran (Bizkaia) - Sala Localplay
2013/04/13 Lesaka (Nafarroa) - Gazte Eguna

bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.