entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Julen Azpitarte 2013-04-18

Guetto Brothers

"Power Fuerza

Guetto Brothers, New York. 70eko harmarkada. Guetto Brothers, New York. 70eko harmarkada.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Krisi eternoa pairatzen duten disko-denda fisiko baten arduradunak eman zidan Guetto Brothers taldearen Power Fuerza (Truth & Soul) berrargitalpenaren berri sareko foro baten bitartez. Hortaz, aitortu behar dut, ezer gutxi nekiela grabazio honen inguruan.


Alabaina, behin eskuratu eta ikertzen hasi ostean, kultuzko disko eta taldea dela ohartu nintzen; ez zuten beste diskorik grabatu. Bigarren aitorpen bat: aurten entzun dudan disko interesgarriena eta harrigarriena da, 1972an jasoa egon arren. Berrargitalpena, gainera, bikaina da; barruko oharrengatik baino ez bada, eskuratzea merezi du.

Taldearen izen bera zuen New Yorkeko South Bronx auzoko puertorricoar jatorriko gang bake zale bateko kide gazteek egun batean eta zuzenean grabatutako diskoa da. Kideok klub bat ere eratu zuten eta bertan, ghettoko banden arteko indarkeriazko giro delinkuenteari ihes egiteko asmoz, arte martzialak praktikatzen zituzten, artelanak sortu, eta musika jo, besteak beste. Antolakuntzari dagokionez, Black Panther-ak zituzten eredu.

Melendez anaiek, Beny (abeslaria, eta kale-bandaren liderra hamazortzi urte zituela), Robert (gitarra erritmikoa) eta Victor (baxua), gidaturiko taldearen proposamenean perkusioek eragindako latin-soul giroak eta fuzz efektuekin eta funk erritmoekin hornituriko gitarra elektriko sendoak nagusitzen dira, Hendrix eta Santanaren bidetik. Halere, pop ukitu nabarmenak ere antzematen dira. Izan ere, hiru anaiak The Beatles-ekin obsesionatuta zeunden, eta aurretik Los Junior Beatles taldea ere eratu zuten ingelesen doinu melodiatsuak egokitzeko xedearekin; Tito Puenterekin ere jo zuten. Diskoa zabaltzen duen Girl form the mountain erraldoia eta bikaina Liverpooleko laukotearenganako pasioaren isla da, bai eta There is something my heart eta I saw a tear ere.

Behin Guetto Brothers eratu ostean, gazteentzako klubetan, kaleko festetan, eta auzoko supermerkatuetan hasi ziren jotzen David Silva gitarra nagusiaren, Luis Bristo bateria jotzailearen eta Angelo Garcia, Chiqui Concepcion eta Franky Valentin perkusionisten laguntzarekin. Hala, ikus-entzule talde bat ere bereganatu zuten. Hitzetan, halaber, Puerto Ricoren aldeko independentzia aldarrikatzen zuten, 1952etik AEBen menpeko Estatu Aske Elkartua baita.

Horretaz gainera, droga kontsumoa arbuiatzen zuten, euretariko batzuk LSDarekin eta kalamuarekin makina bat esperientzia izan zituzten arren. Horren erakusle Mastica, Chupa y Jala latin-garage-fuzz doinua; izenburuak azidoa hartzerakoan esaten zituztenak aipatzen ditu.

Diskoa Salsa Records diskoetxearekin grabatu zuten egun batean, zuzeneko emanaldi bat izango balitz bezala: kantuetan hizketan hasten dira, "Oye Frankie, esos bongoses s

bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.