entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!

| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Joxi Ubeda 2002-09-03

BONBERENEA ekimena eta elkarlana oztopoen gainetik

Oztopo guztien gainetik. Oztopo guztien gainetik.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bonberenean jo izan duten edota Bonberenearekin lotura duten taldeak zein artistak dira kantuen egileak: Seor No, Kuraia, Borrokan, Deabruak Teilatuetan, Petti eta Etxeko Uzta, Onddo, Batzuk, Selektah Kolektiboa, Lisab + Selam, Humus, Nor Jainkoa Bezala, NCC, Discipulos de Dionisos, Autoa, Lobo Electrico, LIF, Inoiz, Akauzazte, El Corsal Desastre + Dj Amsia, Anari, Xabier Montoia, Tzesne eta Perros Deshidratados. Kantuak Bonberenean bertan, Berako Aduanan eta Azkoitiko Mataderoan grabatuak dira bilduman sartuak izateko, hiru izan ezik: Borrokan, Selektah Kolektiboa eta Seor No taldeenak (azken hiru kantu horiek taldeen diskoetan ere entzuten ahal dira).
NORTZUK

NOR.

Tolosaldeako mugimendu eskasiaren ondorioz talde eta pertsona ezberdinen artean sortutako ekimena da Bonberenea. Aipatu ekimenean mundu guztiari animatzen zaio aktiboki parte har dezan. Modu honetan ekimenarekin bat egiten duten guztien arteko erlazio sozio-kulturala bultzatzeko.

NOIZ

Talde horietako hainbatek parte hartuko du Oztopo guztien gainetik Bonberenea CDa aurkezteko kontzertuetan: + Azaroak 8, Bonberenean bertan (Seor No, Petti, Lif). + Azaroak 21, Bilboko Kafe Antzokian (NCC, Onddo, El Corsal Desastre). + Abenduak 14, Gasteizko gaztetxean (Anari, Selam). + Abenduak 27, Elorrioko gaztetxean (Akauzazte, Borrokan, Xabier Montoia).

NOIZTIK

1997ko abenduan hasi zen Bonberenea. Bonberoen egoitza izandako etxean, auzolanean eta giro onean igaro zituen jendeak zazpi egun, zortzigarren egunean etxea birrindu zuten arte. Hamahiru lagun identifikatu eta lau atxilotu zituzten. Denbora gutxian, beste bi etxe okupatu, baina segituan bota zituzten etxe horietara bildutakoak. Azkenik, 2000. urtean okupatu zen gaur egungo Bonberenea: jendearen iniziatibak, sormena eta elkarlana lantzeko espazio ezin hobea.

ZER

Ekitaldi ugari izan eta egiten dira Bonberenean, 2000. urtetik hona: - Ikastaroak: sendabelarrak, sukaldaritza makrobiotikoa, dantza, perkusioa, sexualitate tailerra, soinua, malabarrak, larrua, margoa. - Antzerki emanaldiak. - Musika emanaldiak. 75 kontzertu inguru. Ekitaldi bereziak: skate lehiaketak, bertso afariak, kantu afariak, poesia errezitaldiak, grindcore jaialdia, Total Chaos jaialdia, San Joan jaia.

NOLA

Antolatzeko era asanblada da. Norbera bere buruaren ordezkaria. Bonbereneak gaur egungo gizartearen balore eta ekintzen erreferentzi alternatiboa izan nahi du: Geure kulturaren egile eta bultzatzaile zuzenak izan nahi dugulako, oztopo instituzional eta ekonomikoak ahalik eta gehien murriztuz. Finantziazio era bezala autogestioan sinesten du Bonbereneak (esperientziarekin posible dela ikusi baitu). Leloa: Gure kabuz egin.

NON

Tolosan (Gipuzkoa), San Esteban auzoko 16. zenbakian da Bonberenea etxea. Bonberenean gune hauek daude: baratza, igerileku txiki bat, skate parkea, antzerki eta musika emanaldiak egiteko tokia, grabazio estudioa, liburutegia, sukaldea, informazio gela (telefonoa, ordenadorea, internet, fotokopiagailua), logela, jangela.

CDa errenboltso bidez jasotzea nahi baduzu, emailez gurekin harremanetan jarri ondo zehaztuz kopurua eta zuen datu guztiak. Ez dirurik bidali gutun baten barruan gordeta. 10 euro + bidalketa gastuak

2002, URRIA - AZAROA
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina

kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.