Duela urte gutxi ezinezkoa zen jazz musikaren klasiko handienak biltzen dituen diskoetxea musika elektronikoarekin erlazionatzea. Azken musika hauen gorakadarekin batera (goraka komertzialak ere eragina izango zuen noski) diskoetxe askok altxorraren kutxa zabaldu eta disko jartzaile, ekoizle eta elektronikaren zoroen esku utzi dute. Gustu guztientzako emaitzak eman dira, bonbo eta txaston sinplea gehitu dutenetik maisulana osatu duteneneraino. Verve zigilu ospetsuak, Verve Remixed izenarekin, hirugarren bilduma kaleratu berri du eta aurrekoetan bezala, oraingoan ere, jazz musikaren klasikoak elektronikaren ispiluan ikusiko ditugu. Nina Simone, Billie Holiday, Sarah Vaughan, Astrud Gilberto, Jimmy Smith edo Hugh Masekela bezalako jazz abeslari eta musikarien kantuak Postal Service, Bent, Carl Craig, Brazilian Girls, Adam
Freeland eta oro har, gaur egun, elektronika alternatiboaren munduan ospea dutenen esku jarri dituzte. Geroz eta zailagoa egiten zaigu originala eta erremixaren arteko lotura aurkitzea.