Asier eta Suren. Argazkia: Myriam Garzia.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Asier Leatxe (Arrasate, 1968) duela hamar urte Londresen bizi den soinu ingeniaria eta musikaria dugu, eta Suren Seneviratne (Sri Lanka, 1986) berriz, ikus-entzunezko sortzailea bada ere, orain musikari ekin dio. Elkarlan honen emaitza Tropical diskoa izan da, Ingalaterrako Soundway Records diskoetxe ezagunaren eskutik argia ikusi duena.
Gainera, My Panda Shall Fly-ren elektronika Ahotsenean izango duzue entzungai eta gozagai abenduaren 8an.
Kritika britainiarrak ondo hartutako lana izan da
Tropical diskoa. Asierren ekoizpen lanari aipamen berezia egin diote. Proiektu honi buruz gehiago jakiteko,
Londreseko Caledonian Road-eko metro geltokiaren ondoko tabernan bildu gara hirurok.
Zer da Tropical?Suren (S): Sri Lankan igarotako nire haurtzaroaren deskripzio bisual bat da, irudimenaren bidai bat, dentsitate handikoa eta kolore anitzduna. Laburbiltzen du nik musikaren inguruan eraikitako mundua. Arte Ederretako sortzailea naiz, artista bisuala, beraz, irudiak pisu handia du nire lanean. Sri Lankako nire haurtzaroko irudiak eta oroimenak iradoki nahi izan ditut, haurtzaroaren eta oroimenaren mundu magiko hori. Horregatik,
Tropical izena, Sri Lankako loreak eta hauen usaina, zein bertako koloreak, nire gogoan nituelako.
Asier (A): Surenen musikak badu zerbait