Artxiboa. Irudia: Getxo Jazz.
The Manhattan Transfer, laukote estatubatuarrak, hasiera ederra eman zion Getxoko Jazzaldiari, abestearen pozarekin.
GORA GAUPASAK!
Gaupasa egin eta gero iritsi ziren Getxoko Jazzaldira. Hori aitortu zuen
Cheryl Benthien, taldearen ama dirudien ahots ilegorridun indartsuak, kafeari dedikatutako abesti bat aurkeztu zuenean. Bezperan Napolin kontzertu bat eman ondoren zuzenean Euskal Herriko bidea hartu zuten. Iritsi, frogak egin, lokuluxka bat bota eta kontzertua ematera joan ziren. Diotenez, nekea nagusi den egoeretan musikariek