Denbora eta eguraldia, musika eta hitza, baraua eta oturuntza, guk
zuretzat prestatu dugun tempo samur xume bat, une batez barrurago bizi
zaitezen, zeuk daramazun jainko ttikiaren baitan. Gure abestiak, gure
maitasun guztia eta poza, eta Lauaxetaren min betiko aspaldikoa, eta
hori guztia bizitzeko denboraz gabiltzalako, eta nahi dugulako zu gure
bidaide izatea, akordez akorde, hanka-punttetan, poza irrian eta denon
soa urruntasun gozagarrienean iltzatua. Hementxe, zugandik bihozkada
batera.
Tenpora