Mr. Scruff izenaren atzean Andy Carthy, Manchesterko pertsonai bitxia ezkutatzen da. Bere hirugarren disko luzea argitaratu berri du, bigarrena Ninja Tune zigiluekin. Bere musika prestatzeko erabili dituen osagaiak hauexek dira: Keep it Unreal-en antzekoak, non gustuko dituen estilo ezberdinak azaltzen dizkigun, hau da, rare groove jazza, 70 hamarkadako funk-a, deep house-a (diva-nesken ahotsekin), breakbeat-ak eta abar, hori bai, britainiar umore ukitu handiarekin nahasturik. Guzti hau deskribatzeko