Disko berriaren arte grafikoa.
Lan berriko kantuak artistaren webgunean entzun daitezke dagoeneko
Kristian Aduriz lapurtarrak 2000. urtean abiatu
zuen
A.C.T. proiektua. Hasieratik, bere etxeko estudioan etengabeko
soinu esperimentazioak egin ditu.
Revenge Toy eta
XL aitzineko lanak
nagusiki instrumentalak baldin baziren ere, disko berriko 15 kantuak
sortzeko, hainbat musikari eta kantari gomitatu ditu ordenagailu
bidezko musikan berezitua den soinu aditu honek.
Disko berriko kantuak artistaren webgunean entzun daitezke dagoeneko.
Crowfunfing kanpaina honen helburua da diskoa euskarri fisikoan
ateratzea ere.
-
Gogoratu A.C.T. apirilaren 2an Biarritzeko Atabalen ikusten ahalko dela zuzenean Hint eta Joujou taldeekin batera.
LiLuRaRiK eZ from A.C.T on Vimeo.