Mojo Club. Alemanian dagoen jazz klub ezagunenak bilduma berria kaleratu du, hamargarrena. Dantza aretora zuzendutako jazza da disko bikoitza honetan eskaintzen dena baina kontuz, dantza aretoak eta dantza erritmoak era askotakoak izan daitezke eta. Ez itzazue gaur egun horren ohikoak diren erritmo elektronikoak bilatu, oraingoan soberan daude eta. Esther Satterfield, Nara Leao, Gato Barbieri, Joao Donato, Lenny Williams, Candido edota Lyn Collins-en musikak nahikoa erritmoa du berez. Maitasunaren indarra azpi izenburua jarri diote diskoari eta bertan entzun daitezkeen sentimendu musikatuak dastatuta, afroamerikarrek egindako jazzari (latinjazz, jazzbrasil, souljazz...) maitasun handia diogula esan dezakegu. Benetan.