Ez da unabomber, bonba emakumea da
Guggenheim Bilbao Museoak 10 urte bete ditu. Hori dela eta, MEM jaialdiarekin lankidetzan, musika elektronikoarekin ospatuko du Museoen Gaua. Miss Le Bomb artista eskoziar polifazetikoaren eta DJ Mauri katalanaren erritmoez inguratuta ikusi ahal izango ditu bisitariak Museoan dauden erakusketak.
Maiatzaren 19an, larunbatean, Guggenheim Bilbao Museoak artea eta abangoardiako
musika elkartuko dituen ekimenarekin ospatuko du Museoen Gaua. Musika, dantza, bideoa eta
beste adierazpide berri batzuk jasotzen dituen MEM jaialdiarekin lankidetzan, gazteek musika
elektronikoa entzun ahal izango dute Museoaren Atrioan, Miss Le Bomb artista eskoziar eta DJ
Mauriren saioetan.
Bisitariek arte garaikideaz eta musika elektronikoaz batera gozatzeko aukera izango dute ohikoa
baino prezio merkeagoan (10