Ruper Ordorika
Hodeien azpian diskoak hamaika kantu berri biltzen ditu, guztien doinuak eta letrak Ruperrenak berarenak.
Kantu berriak disko batean gauzatzeko garaian, sonoritate eta testura
berezien mugak haratago garatzeko erronkan, New Yorkeko bideari ekin
dio Ruperrek, musikari-lagun handiekin jotzeko aitzindari gisa jorratua duen
bideari.
Ohi duen bezala, behin etxeko lanak eginik, hara joan eta
diskoko kantuak grabatu ditu,
Steve Ulrich,
Skuli Sverrisson,
Kenny
Wollesen eta
Ben Monder lagun dituela. Mugalarien partaidetzak ere bere
ukitu berezia ematen dio diskoari.
Guztia bere estilo berezi horretan mamitua: herri-kantuaren oihartzunez eta hiri usain eta rock taupadaz iristen zaiguna.
Elkar diskoetxetik adierazi digutenez, "hortxe ageri zaigu kantuegilea
heldutasunak ematen duen intimismo la