Xaiko taldearen 'Paila' izenburuko 25 EP ditugu zuen artean banatzeko
"Ze kolorekoa du ilea Xaiko taldeko abeslariak?" galderari erantzun edo gure asteroko buletin elektronikoan izena eman
Parte hartu!!!
Martxoan Xaiko eta Boikot taldeek Euskal Herrian hiru kontzertu eskainiko dituztela probestuta, 'Paila' diskoa irabazteko aukera eskaini nahi dizuegu. Parte hartu!
Paila disko txikiak Pirritx, Porrotx eta Marimotots
pailazo maitatu eta herrikoien hiru abesti ospetsuen bertsioak jasotzen ditu triki-punk-jai estilora ekarrita: Belekoi anderea, Unblenble! eta Abordatzera! Bada, 25 EP ditugu zuen artean banatzeko Baga-Biga diskoetxearen adeitasunez!!! Ez galdu aukera eta parte hartu!
NOLA PARTE HARTU
Galdera honi erantzun: Ze kolorekoa du ilea Xaiko taldeko abeslariak? - Bidali erantzuna entzun@entzun.com helbidera. (Zer kolorekoa den ez badakizu, asmatu erantzuna ;-)
edo
Gure buletin elektronikoan izena eman (www.entzun.eus orrian, eskuineko zutabeko kutxatxoan zure maila sartuz).
Lehendabiziko erantzunei zein buletin elektronikoan izena ematen dutenei oparituko diegu Paila EPa.
Irabazleei etxeko helbidea eskatuko diegu diskoa (doan) bidali ahal izateko.
Xaiko eta Boikot taldeen bira Euskal Herrian
* Martxoak 19: Jimmy Jazz (Gasteiz), 20:30etan ::: 12 euro * Martxoak 20: Doka (Donostia), 20:00etan ::: 12 euro * Martxoak 21, Stage Live (Bilbo), 21:00etan ::: 12 euro
BOIKOT Boikot taldeak (Madril, 1987) hamairu disko argitaratu ditu (asko
eurek autoekoiztutakoak dira) eta baita bestelako materiala ere
(DVD, bildumak, beste taldeekin osatutako diskoak...). Estiloari
dagokionez, rocka lantzen dute punk, ska eta
metal ukituekin. Euskal Herriarekin harreman handia izan dute sarri. XAIKO Xaiko (Zegama, Agurain, Gasteiz..., 2014) hainbat musika taldetako musikari ezagunek sortu zuten, hala nola, Kaotiko, Obrint Pas, Stupenda Jones, Betagarri