LP bikoitzaren azala.
Duela 10 urtetik gora grabatutako zuzenekoa da
Hamar urtetik gora pasa dira
M.C.D. taldeak zuzenean disko hau grabatu zuenetik. Printzipioz, emanaldi horrek bilbotarren azken kontzertua eta agurra behar zuen izan, nahiz eta gero taldea bere errautsetatik berpiztu den inoiz, edo "bere izena" gutxienez, DDT Banaketak zigilu eta banatzailetik adierazi duten bezala.
Edonola ere, M.C.D.-ren ehorzketatzat har daiteke kontzertu hori. Zuzeneko indartsua da, gonbidatu andanarekin eta, garrantzitsuagoa dena, bere taldekide klasiko guztiekin.
Zuzeneko hau argitaratzeko aukeratu duten formatua LP bikoitza da (barruan CDa ere aurkituko du entzuleak).