Rockomikiak erakusketa Gasteizen dago orain. 80etan underground kultura bizia izan zuen hiriak. Argazkia: Oihaneder.
Martxoaren 7tik maiatzaren 3ra bitartean egongo da ikusgai Arabako hiriburuko Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian
80. eta 90.eko hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortutako kultura jasotzen ditu
Rockomikiak, binetak & doinuak erakusketak. Ekintza artistiko honen ideia nagusia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai egon den izen bereko erakusketan datza. Ideia horri jarraiki, Gasteizko
Oihaneder Euskararen Etxera ekarri eta zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki-aldizkariak gehitu zaizkio. Gainera, Gasteizko errealitatera egokitu eta erakusketa handitu dute.
Ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku
ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu
da eragile izan zirenekin: TMEO, Hala Bedi, The Arlotes...
Hala, ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin. Besteak beste, erakusketak TMEO, Sancho el Sabio Fundazioa, Hala Bedi irratia eta The Arlotes ditu bidelagun.