Jodiendolo todo biniloaren azala.
Eskorbutoren Jodiendolo todo lehenengo maketaren binilozko bertsioaren argitarapenaren ondotik, Santurtziko taldearen betiko formazioak grabatu zituen azken bi diskoak (Las mas macabras de las vidas, 1988koa, eta Demasiados enemigos, 1992koa) biniloan argitaratuko ditu Guns Of Brixton zigiluak apirilean.
Las mas macabras de las vidas eta
Demasiados enemigos lanen berrargitarapenei (binilo formatuan) beste bi gehitu behar zaizkie,
La otra cara del rock izeneko zuzenekoa eta orain dela gutxi agertu den bootleg edo disko pirata bat,
Eskorbuto al parlamento izeneko biniloa, 1986an argitaratutako kasetearen sei abestiak biltzen dituena.
Beheko estekan klikatu eta irakurri Eskorbutoren inguruko azken berriak zabal-zabal: