entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-03-10

SORKUN & VICE PRESIDENTES-EN DISKOA GAURTIK KALEAN

Diskoaren azala Diskoaren azala

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Sorkunen bakarkako hirugarren diskoa kalean da jada. Vice Presidentes taldeak babestuta, rock lehorra dakarkigu errenteriarrak. Bakuntasunerantz jo du disko garratza erditzeko. Grabazioa Robbie Owensen estudioan egin dute, Kaliforniako basamortuan.

Kalean da jada Sorkun kantariaren hirugarren diskoa, Sorkun & Vice Presidentes. Waxy taldeko Robbie Owensen eskutik grabatua izan da Kalifornian (AEB). Hamar kantu haragitsu biltzen ditu eta aurki zuzenean entzuteko parada izanen dugu.
Vice Presidentes izan ditu Sorkunek ondoan lan hau gauzatzeko. Kanda, Atxus eta Home. (Sorkun eta Neubat taldeetako kideak hiruak) dira Vice Presidentes.

Baina jende gehiagok kolaboratu du disko honetan:
. Death Song, diskako bigarren kantuan, Waxy taldeko Landerra Indio apatxea. Kantuaren sarreran, keinu bat baino askoz gehiago den ekarpenarekin.
. Bi gizonak kantuaren musikarekin egin dio bere ekarpena diska honi Ivan Ruiz Martin gitarra joleak (Moksha).
. Alfredo Hernandez (Kyuss, QOTSA eta Yawning Man) baterian Lekitxotik kantuan. Desertuaren marka.
. Steel gitarrarekin Robbie Owen, disko honen ekoizlea baino gehiago, Cambio Clim
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.