Diskoaren azala.
Hamar kantu berri jasotzen ditu
Ziklomorphosia da
Sorkunen disko berria. Jazz eta funk doinuak, soul modernoa eta aintzinakoa, reggae erritmoren bat edo beste, popa... entzungo ditu "Play" botoia sakatzen duen zaleak, beti ere, geruza dotore batez inguratua eta babestua.
Hamar kantu berri biltzen ditu Sorkunen disko berriak, eta Forki kazetariak promo-oharrean adierazi duenez, "Sorkunek estilo
jauzi izugarria eman du. Pentsa dezakegu urte hauetan guztietan
soinuekin, soinu beltzekin esango genuke, izandako enpatiaren emaitza
dela, baina sorpresa izugarria eramango du diskoa entzuten duenak,
proposamen estilizatu batekin topo egingo baitu, orain arte Sorkunek
eskaini digunaren guztiz ezberdina dena".
Ziklomorphosia-rekin
Sorkunek apustu handia egin du, anbizioa ageri du, Forkiren esanetan. "Modu magistralean
konbinatu ditu bere ahots ederra eta Eider Rodriguezen testu berezi
horiek (baita Harkaitz Canorenak zein Sorkunenak berarenak). Tratamendu
musikala, estetikoa eta estilistikoarekin heldutasunera goratu da, eta
disko honek, dudarik gabe, marka utziko du egungo euskal musikaren
panoraman".
Diskoko kantu guztiak propioak dira, bat izan ezik, 60etako
Howling Wolfen
Spoonful doinauren bertsioa
.
LEHEN KONTZERTUAK
- 2015/11/26 Kafe Antzokia - Bilbo + Libe
- 2015/11/28 Zentral Kafe Antzokia - Iru