Lehendakari ordeen Bloodola ep gorria.
Muturreko soinuen zalea bazara, Vice Presidentes talde gasteiztarraren ep berria ez entzuteko aitzakiarik ez duzu. Sorkunekin egindako elkarlanaren ostean, euren soinura bueltatu dira: grindcorera, alegia.
Basque Street Boys izeneko lanarekin debutatu zuten eta ondoren Sorkunekin elkartu ziren, disko bat grabatu eta bira egiteko. Orain berriz, lehen diskoan agertu zituzten doinuetara itzuli dira,
Bloodola izenburuko zazpi hazbetekoa argitaratuz. Taldeak argitaratzen duen lehen biniloa da honako hau. Hala ere, tokatarik ez baduzue, ez larritu, formatu digitalean doan jaitsi ahal duzuelako haien webgunetik.
Esan bezala, grincore estilora, rockarekin uztartuz, bueltatu dira. Sei abesti dira guztira, sei ostikada ongi emanak, 10 minututan entzulea KO utziko baitute.
A + B: BLOODOLA
A aldean Jugular Bells, Hombres de sangre negra eta
Denak errudun kantuak bildu dituzte.
B aldean berriz,
Planck