Gasteizko
Jimmy Jazz aretoko kamerinoetan daukagu zita Kanda eta Salterainekin,
hots, Tutan Come On osatzen duten bi zutabeekin. Bigarren diskoa dute
jada, Emaidazu
mainstream harrigarria,
eta azkar eboluzionatu dute. Bikoteak koloma bat bezain sendoa den
nortasuna dauka, eta koloma hori sendotzen doaz, egunez egun. Inork
baino soinu grabeago eta astunago jotzera iritsiko dira egunen
batean. Hala iritsi al dira jada?
Kandak
eseri nadin
esan dit.