entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-04-01

Reggae Warriors VI Fest

Hitzordua apirilaren 5ean da, Doka Kafe Antzokian

Joseph Cotton. Joseph Cotton.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Joseph Cotton jamaikarra izango da aurten artista gonbidatuen artean.


Reggae Warriors jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute larunbat honetan eta Joseph Cotton abeslari jamaikarra izango da gonbidatu berezia.
Festa behar den moduan osatzeko, Sara Lugo musikari alemaniarra eta Vanderamah Murtziako sound sistema ere izango dira Dokan, Revolutionary Brothers, King Konsul eta Yanurekin batera noski.

Laburbilduz:
Joseph Cotton: Jamaikako toaster trebea
Sara Lugo: Alemaniatik izugarrizko ahotsa
Atili Bandalero: DJ eta ekoizle frantziarra
Van de Ramah: Murtziatik rebel music
King Konsul & Yanu: etxeko reggae sukaldariak
Revolutionary Brothers: etxeko reggae sukaldariak

  • Non: Doka Kafe Antzokia (Donostia)
  • Noiz: Apirilak 5, larunbata
  • Ordua: 22:00
  • Sarrera: 8 euro
bidali zure berria Bidali zure berria
JOSEPH COTTON

Jamaikar jatorrikoa, 70. eta 80. hamarkadetan ibilitako lehen mailako "toaster" honek ospe handiko hainbat estudiorekin lan egin du: Joe Gibbs, Harry Mudie, Channel One, Fashion Records, Glen Brown, Errol Dunkley eta abar.
Bere ibildean zehar, honako hauek izan dira bere abesti famatuenariko batzuk: All kinda people come to the Dance Prince Heronekin lankidetzan, Channel One-en River To The Bank, Erresuma Batuko Fashion Records-entzat egindako No Touch The Style abestia, Things Running Slow eta Errol Dunkley-ekin egindako Bad Boy Train.

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.