entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-05-20

'Bilbao, mierda, rock&roll' bilduma: Garage aretoari omenaldia

Zuzenean grabatutako 17 kantu biltzen ditu, tartean Kortatu, Decibelios, Zer Bizio?, Cicatriz, Vulpess, Distorsion, Zarama, R.I.P, Radikal HC, Baldin bada, Primitivos, M.C.D edota Vomitorenak

MCD taldearen kantutik hartu dute bildumarako izenburua. MCD taldearen kantutik hartu dute bildumarako izenburua.
Bilbao, mierda, rock&roll diskoa Vomitopunkrock izeneko diskoetxe berriak atera du (Valentziako bikote bat da). Hirugarren erreferentzia dute LP hau. Bildumaren soinu kalitatea ona da. Garage aretoan grabatutako zuzeneko abestiak dira, mahaitik. Egileek diotenez, aretoari omenaldia egin nahi izan diote bilduma honekin.

Bilduman agertzen diren 17 kantuak 80ko hamarkadaren erdi aldera grabatu ziren zuzenean Bilboko El Garage aretoan. Esan bezala, kalitatea nahiko onargarria dute eta diskoa koadernotxo batez lagunduta dator.


Gotzon Hermosilla kazetariari galdetu diogu eta hauxe kontatu digu: "Antza denez, Garageko soinua eramaten zuen tipoak, Rafabillyk (Bilboko historiko bat) kontzertu guztiak grabatzen zituen. Abestirik onenak aukeratu, eta zinta bat pasatu zion Decibelioseko Maneli duela urte pila. Orain, zinta hori agertu da, eta hortik egin dute diskoa. Badirudi kantu guztiak ez dituztela sartu eta badagoela aukera beste bolumen bat ateratzeko".
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.