Hello Cuca
Konbentzioetatik urrun, konplexurik gabe eta teknikari aurrea hartuz, Hello Cuca proposamen freskoa dakarkigu, non punka eta rocka (garajean bilduta), autogestioa eta feminismo aktiboarekin uztartzen diren.
Hello Cuca taldea Murtziatik (Espainia) dator eta Lidia Damunt (ahotsa eta gitarra), Mabel Damunt (baxua) eta Alfonso Melero (bateria) hirukoak osatzen du. Orain arte disko luze bakarra argitaratu dute: Gran sur, baina Ep zenbait kaleratu eta makina bat bildumatan parte hartu dute. Iaz AEBetan barrena (Baltimore, Northampton, NY, Washington DC