Di-da. Irakurtzen hasi eta konturatzerako bukatu dugu Paddy Rekaldek 5. Haria liburu bildumarako idatzi duen The Clash taldeari buruzko historia. Sakelako liburuen zeregina betetzen du lan honek, eta punka bide berrietan sartu zuen talde politiko honen ingurukoak laburbiltzen dizkigu. Taldearen testuingurua kokatzen du egileak eta hortik abiatuta diskoz diskoko historia kontatzen digu.
Kontakizunean taldearen letra esanguratsu batzuk tartekatu dizkigu itzulita, asko eskertu dugun detailea. Aitzitik, sakontasun pittin bat gehiago faltan bota dugu batzuetan (taldekideen arteko harremanak, izaera, abestien sormena