1.530 segundu! Argazkia: Sagardantza.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Nuevo Catecismo Catolico-k disko berria kaleratu du; zortzigarrena, Safety Pins taldearekin grabatu zutena kontutan hartuz. 14 urteko ibilbidearen ondoren solasaldia proposatu diegu donostiarrei eta atseginez onartu dute gure gonbitea. Alderdi zaharreko Eiger edaritegian egin dugu hitzordua eta hau izan da kontatu digutena.
Denboran atzera eginez, nola bururatu zitzaizuen taldearen izena?
Gonzalo (G): La Perrera desegitean Arturok eta biok talde berri bat sortu genuen. Hasiera batean izenik ere ez zuen. Entseatzen hasi ginen Buenavistako lokaletatik ezagutzen genuen Arturo bateria-jolearekin eta pixkanaka taldea osatuz joan zen. Gutxira, Bilbon kontzertu bat emateko aukera iritsi zitzaigun eta orduan hasi ginen izen batean pentsatzen. Garai hartan, hain juxtu, eliza katolikoak katezismo berria argitaratu zuen, Wotjyla-ren erreforma aipatuenetako bat, eta lagunartean txantxa ugari eragin zuen albisteak. Katxondeo puntu batekin, Bilboko kontzertuan izen honexekin aurkeztea erabaki genuen: Nuevo Catecismo Catolico. Izen rockeroa iruditu zitzaigun New Christs eta Lords of the New Church taldeen ildoan zegoena eta orduko abesti bati, Aqu