Artium-en ikusgai dago punk eta arteari buruzko erakusketa.
PUNK. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak izenburupeko erakusketa zabaldu berri dute Gasteizko Artiumen (Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa). Erakusketak, 70etan lehertu zen punk jarrerak, ekoizpen artistikoan oraindik ere duen eragina aztertzen du. Nazioarteko hainbat artisten hirurogei artelan paratu dituzte ikusgai.
David G. Torres erakusketaren komisarioren arabera, "artisten eta joeren arteko desadostasunak gorabehera, sortzaile asko uztartzen dituen amorruzko zarata bat dago". Alegia, punk jarrerak bizirik dirau ekoizpen artistiko garaikidean. Erakusketak nazioarteko
berrogeita hamar artista baino gehiago bildu ditu eta
hirurogei artelan baino gehiago, era guztietako teknikak erabiliz eginak: argazkiak, bideoak, margolanak, instalazioak, eskulturak eta dokumentuak, besteak beste.
Punkak, musika-mugimendu gisa, leherketa labur eta indartsua izan zuen joan den mendearen 70etako bigarren erdian "sistema ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalarekiko deserosotasunaren adierazpen" gisa, David G. Torres-en hitzetan. "Amorruz, abiaduraz, zarataz, gisagabekeriaz, ezkonformismoz, anti-z, ukazioz, aurkakotasunez eta probokazioz osatutako jarrera bat da, XX. mende osoan aurkitzen dena, 70etatik aurrera luzatzen dena, baita testuinguru anglosaxoiaz harago eta musika-giroaz harago ere".
Leherketaren aurretik, dadaismoan eta situazionismoan aurki daitezke punk jarreraren oihartzunak, baina, batez ere, eta erakusketan ikus daitekeenez, bizirik diraute eta arte garaikidearen erreferente bat dira. "Asegabetasuna, inkonformismoa, aurrerabidean fedea galtzea eta sistema ekonomiko eta sozialaren ikonoei kritika zorrotza egitea eragiten duten arrazoiak bizirik diraute, eta artista askoren jardunean barneratuta", dio komisarioak.
Sei esparruPUNK. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak sei esparru kontzeptualetan antolatuta dago:
- Lehendabizikoa ondoko gaiak ahrtzen ditu: moda, diseinua eta kanpoko itxura, konbentzionalismoari aurre egiteko bitarteko gisa. Esloganen, abestien eta pertsonaien berreskuratzean ikusten da eragin hori, eta baita feismoaren, diseinu traketsaren, zarataren eta punk musikaren erabileran ere. Joera horretan sailka genitzake Jo