Hitza diskoaren azala.
Irunberrikoen bigarren lan luzeak diskoari izena ematen dion kantuarekin hasten da:
Hitza. Kantu borobila eta pitzadurarik gabekoa, letrari zein konposizioari dagokienez:
"Hitza eta hizkuntza, irakaskuntza, gure arma bakarrak dira". Hasiera indartsua, ondoren datorrena iragartzen diguna.
Izenik gabe, Egia gezurtzen, Karraka... punk rock melodikoaren babesean ongi egindako kantuak dira, baina diskoaren lehen zati honetan benetan gustatu zaiguna
Lanbroaren doinua da, segur aski deskribatzen duen egunsentia eta bakardadearen arteko une iradokitzaile horregatik. Atentzioa jo digu baita ere
Milaka kolorez abestiak, Hertzainak-en
Hil ezazu aita klasikoarekin halako antzekotasuna aurkitu dugulako bere egituran (ez ordea hitzetan). Txantxarako ere tarterik hartu dute
Badaukat asma-n, aldeak alde, Toy Dolls taldea gogora ekarri diguna. Diskoaren amaiera aldean aldiz, serio jartzen dira
Nondik gatoz? Nora goaz? kantuan:
"Zuhaitza sendo mantentzeko, sustraiak zaindu behar dira / haiek izan ziren hazia, zuhaitza orain gurea da".
Talde askoren Akilesen tendoia dena Altxaturentzako ez da kezka iturri. Alderantziz.
Altxaturen lehen diskoa iruzkindu genuenean jada aipatu genuen, alegia,
Ibai
Osinagaren abesteko modua