Marivi Ibarrolak (1956, Naxera, Errioxa) 80. hamarkada bere Nikkormatt kamerarekin jaso zuen, Lasarteko Autodromo mitikotik Madrileko mobida zeritzonaren tenplua zen Rock-Olaraino. Modu batean edo bestean, iraganarekin apurtzeko gogo eta asmo bizia zuen belaunaldia pasa zen bere objektibotik: musikariak, poetak, kazetariak, idazleak, zinegileak, pintoreak, gazte anonimoak...
"TIROAK ZUZENEAN" ERAKUSKETA BILBON
Ekainaren 25etik uztailaren 1 arte ikusgai egonen da Marivi Ibarrolaren Tiroak zuzenean erakusketa Bilboko Ahalondigako Kulturen Atariko Eguzkiaren pantailan.
80 argazki proiektutatuko dituzte. Hautaketa Marivi Ibarrola
kazetariaren argazki-artxibotik egin da. Marivi Ibarrolak hitzaldi irekia eskainiko du bilduma honen gainean ekainaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan, Ahalondigako Kulturen Atarian.