entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-02-25

Betagarrik, Maldito Records-ekin kaleratuko du bere hurrengo lana

Bi hamarkada errepidean. Bi hamarkada errepidean.
Gasteizko taldeak zuzeneko disko berria (CD+DVD) laster argitaratuko duela iragarri du.

20 urteko ibilbidea ospatu nahi du Betagarrik. Hori dela eta, zuzenean grabatutako lana argitaratuko du hemendik gutxira. Taldearen webgunean irakurri dugunez, "azken ukituak" ematen ari dira.

Gainera, nobedade inportantea dakarte, izan ere, Maldito Records-ekin fitxatu baitute disko berria argitaratzeko (DVD batekin lagunduko dute).

Azken urteetan, Euskal Herriko talde ugarik lan egin dute Valentziako zigiluarekin: Gatillazo, El Drogas, Asgarth, Dikers, Lendakaris muertos... Duela gutxi, Flitter batu zitzaien eta orain, Betagarri.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.