entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Dossierrak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Gotzon Hermosilla 2006-05-07

PUNK-OI! kaleetako doinuak, indartsu

Ostiada Oi! Ostiada Oi!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kaleetako doinuak bueltan datoz. Azken urteotan, oi! eta street punka indartsu berpiztu dira Euskal Herrian, eta talde ugari daude sua bizirik mantentzeko prest. Hona hemen punk kaletarraren gorakada hobeto ulertzeKO pista batzuk eta gida moduko bat. On dagizuela.
Larogeiko hamarkadan, RRVren sorreraren garaian, oi! garrasia oso ezagun bilakatu zen Euskal Herrian, batez ere 1985eko udan Kortaturen Mierda de ciudad (jende askok ez badaki ere, Businessen bertsioa da) txosna eta taberna guztietan jartzen hasi zirenean. Bat-batean, skinhead gazteak leku guztietan agertu ziren. Baina fenomeno horren bilakaera oso paradoxikoa izan zen: jende askok uste zuen oi! kontzertuetan egiteko oihu bat besterik ez zela, ez zekiten horren atzean mugimendu bat eta musika estilo bat zeudenik, edo, gehienez, skarekin lotzen zuten. Ondorioz, oi! oihua Baldin Bada edo Tijuana In Blueren kontzertuetan entzuten zen, Zer-Bizio-k Oi oi oi izeneko kantua egin zuen
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Skinhead fanxineak atzo eta gaur

Behar bada, skinhead fanxineei dagokienean, garairik joriena, 80ko hamarkadaren bukaera eta 90eko hasiera izan zen Euskal Herrian. Mugimenduaren aniztasunaren eta batzuetan elkar ezinikusiaren isla izan ziren. Gainera, Hego Euskal Herriko probintzia guztietan argitaratu ziren. Bilbon bi kaleratu ziren: Kaskamotzak eta Doctor Skinhead. Lehendabizikoak ska, punk eta oi! taldeen inguruko erreportajeak zekartzan, gai politikoak eta kirolezkoak ere! Bigarrenaren bost zenbaki argitaratu ziren eta oi! taldeak, futbola, ska eta bestelako gaiei arreta jarri zieten.
Gipuzkoan, Irunen, inoiz existitu behar izan ez zuen fanxinea argitaratu zuten: Leinu berriaren bila, euskaraz goitik behera, kirats nazi samarra zerion, nahiz eta egileek ukatu egiten zuten. Azkenik, Gasteiz eta Iru

Erlazionaturiko edukiak

1 iruzkin

Olaztiko Gazte Asamblada 2016-09-02 15:26:28

Aupa! Olaztiko gazte asamblada gara ta irailaren 23an herriko festak ditu ta egun horretan contzertu sorta bat egin nai ditugu... The sinners alerta gorria eta zuekin nola zabiltzate?

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.