Oi!
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Orreaga 778 taldea duela pare bat urtetik hona dabil zarata egiten. Oi! eta punk musikarekiko zaletasunak talde propioa egitera bultzatu zituen eta harrez geroztik kontzertu piloa egin eta maketa bat argitaratu dute. Lau kanta bildu dituzte eta oso harrera ona izan dute. Ez dute beste munduko ezer egiten, baina badakite kantu bat eraiki eta bihotzera iristen edo barrabiletan ostikada bat zuzentzen. Zer da musika, azken finean, jendearengana iristen ez bada?
Zeintzuk izan dira gitarra eta trasteak hartzera bultzatu zaituzten talde nagusiak?
Gure influentzia nagusiak oi! eta punk musikak dira, bai talde zaharrak bai oraingoak. Bati asko gustatzen zaio hardcore zaharra, beste bati Oi! melodikoagoa, bakoitzaren araberakoa da, badakizu. Baina talde batzuk jartzearren hauek aipatuko ditugu: UK Subs, Cock Sparrer, Agnostic Front, Infa Riot, Des-kontrol, RIP, NCC, Zakarrak