Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Street Alarmekoek ezustean harrapatu gintuzten iaz, Zuek gorrotatzen CD laburra kaleratu zutenean Puzkarra Recordsen eskutik. Oso gazteak izan arren, Gipuzkoako punk-oi! mobidan leku berezia egitea lortu dute eta, gainera, nortasun ukaezina erakusten dute aipatutako diskoan.
Noiz eta nortzuek osatu zenuten taldea?
Taldea duela hiru urte edo osatu zen. Egun, bost lagun gara: Eneko (ahotsa), Ziratz (gitarra), Ander (gitarra), Kepa (baxua) eta Be