Zazpigarren edizioaren afixa.
Hautsak harrotuko dituzte Nafarroako Plazako eszenatokira igoko diren sei taldeek.
Andoaingo Rock jaialdia ezinbesteko hitzordua bihurtu da Gipuzkoako zein Euskal Herriko beste lekuetatik heldutako zaleentzako. Rock and roll jaialdi on batek izan behar dituen osagai guztiak ditu Andoaingo zitak. Talde indartsuak eta kalitatezkoak, soinu aniztasuna eta oso ongi pasatzeko filosofia.
Behar bada, Nafarroako plaza ez da lekurik egokiena holako ikuskizun batentzako, baina tira, urteak dira plaza honetan egiten dela eta gazteleraz esaten ohi den moduan
"ni tan mal". Eta gainera, DOAN da.
Aurtengo kartelak kalitateari eutsi dio eta bizi bizia da, eztarriak eta zapatillak erretzeko modukoa. Honatx:
* The Bellrays. Rock-punk-soul birrintzailea. Euskal Herrian zale andana dituzte Lisa Kelaula eta enparauek.
www.thebellrays.com/
* The Woggles. Georgiako rock garage taldea, 20 urtetik gorako ibilbidearekin. Maisuki nahasten dute 60etako rock