Ultimatum taldeak edo behintzat jatorrizko bandaren zati batek (Kutxa abeslaria badakigu mikroari helduko diola) kontzertu batzuk emanen ditu datozen asteetan. Urtarrilaren 27an Txantreako Akelarren joko du eta otsailaren 11n Zorrozan (Bilbo).
Bizitza laburreko talde oldarkorra izan zen Ultimatum. Condenados a luchar - Borrockari loturik bilduma jada historikoan agertu zelako gogoratuko duzue askok. Bertan hiru abesti utzi zituzten txukun grabatuta: Sacrilegio eta Ciudadano anormal. Bilduma horretan, Discos Suicidasek 1986an argitaratu zuena, Iru