Leihotikan, Harold diskoaren promo argazki batean.
Zarata egin gabe (zuzenekoetan izan ezik), aurrera egin duen taldea da
Leihotikan. 1996an argitaratu zuen lehen maketa eta 1998ko ekainean etorri zen
Hemen ez da ezer aldatzen izenburuko lehen diskoa. Ordutik, modu batean, bere kaxa ibili
den banda izan da, presarik gabe (haiek markatu dituzte
denborak eta erritmoak). Gainera, koherentzia erakutsi dute talde gisa
erakitzen joan diren izaerarekin.
Bada, 20 urte betetzera heldu dira. Eta merezi duen moduan ospatuko dute taldearen zaleekin. Larunbat honetan (urriak 11), Iru