Musikari ilustre andana bilduko da Antsoainen.
Hilaren 19rako festa potoloa iragarri dute Antsoainen (Nafarroa).
Eskrotori omenaldia eginen diote eta artista gonbidatuen izenak ikusta,
edozein gauza gerta liteke! Edonola ere, festa bermatua dago. Carcelero, Napartheid, Saltamontes, Insumision, Txibato, Eres un hada... eta beste gainerako kantuekin ezin da gaizki pasatu.
Jarraian, parte hartzaile guztien eta joko dituzten kantuen zerrenda doakizue. Kantuak bezain ilustreak musikari gonbidatuak!