Diskoa aurkezteko kontzertua burutu zuten Gasteizko Gaztetxean, eta
bertan izan ziren bilduman parte hartu duten lau talde: kontzertu gutxi
bezain gogoangarriak eskaintzen dituen Xabier Montoia, eszenatokia
kiskaltzen duten Gasteizko Sumision City Blues, Sexty Sexers lokomotora
beratarra eta Alabamatik zuzenean Johnny & Joseph.