Jardunaldien afixa.
Izan Media irrati tailerren helburua kaleko jende arrunta irratira hurbilaraztea da. Irratian parte hartzea edonoren eskura jartzea, alegia. Horretarako, arratsaldeko 17:00etan, Hala Bedi irratian bertan (Bueno Monreal 16 kalea, Gasteiz) lau tailer ezberdin eskainiko dituzte aldi berean. Ondoren, mahai-ingurua izango da
TAILERRAK (bi ordukoak)
- Lehenengoan, audioak nola editatu ikasiko dugu, ahotsak eta musika nahasteko oinarrizko nozioen inguruan arituko gara. Hala Bedi irratian bertan izango da.
- Bigarrenean, ahozkotasuna eta lokuzioa landuko dugu. Testu bat nola irakurri behar den mikrofono baten aurrean, entonazio egokia nola eman, arnasa nola hartu eta antzeko kontuez arituko gara. Hala Bedi irratian bertan izango da.
- Hirugarrenean, web orri batek irrati bati eskaintzen dizkion aukeretan jarriko dugu arreta; audioak sarera nola igo, albiste bat nola publikatu