Bullets of Myisery-ren EParen azala.
Maketa kontatuz gero, hau boskotearen hirugarren lana dugu. Tartean, duela bi urte argitaratutako
Purificatio per agone indartsua, metala muturreraino eramateko intentzio osoz egina, azken lan onekin bezalatsu. Oraingoan, ordea, borobilduagoa eta konpaktuagoa den soinua lortu dute, dudarik gabe pilatu duten esperientziaren ondorioz. Bitxia den arren, taldearen izena ingelesez bada ere, eta azken bi lanen tituluak latinez deitu dituzten arren, euskaraz kantatzen dute. Horrek halako harrotasun bat ematen digu euskal metal zaleoi, musikarik gogorrenak euskaran bere aliaturik onenetakoa duela uste dugunoi, alegia.
Bizirik infernuan entzun eta oraindik izutu ez bazara, eutsiozu pixka bat gehiago:
1984 abesti bikaina baita, brutala, baina deskantsurako lekua ere uzten duena. Horrek gero datozen pasarteei oraindik indar gehiago ematen die, askotan adierazi dudan bezala.
Apokalipsiaren lau zaldunak bereziki interesgarria da daukan gitarra lanagatik, bueltak eta bueltak egiten dituzten deabruzko nota obsesiboen eskutik (Kraussk mutrikuarren momenturik onenak gogora ekartzen dizkidana) klimaxera baikaramatza.
Edonork EP honetako abesti bakar bat kantatu eta aste beterako marranta bermaturik dauka
Bonbo bikoitza eta abiaduraren maitaleentzat bereziki aproposa dugu Bullets of Misery. Idurrik, hain lazki nola kantatzen duen, eztarria izorratu gabe, misterio hutsa da niretzat. Edonork EP honetako abesti bakar bat kantatu eta aste beterako marranta bermaturik dauka.
Bestalde, metalean (zer esanik ez muturreko metalean) generoak maiz gurutzatzen dira, eta death metaletik, deathcorera eta hortik thrash metalera saltoa erarik naturalenean egiten dute, baina niretzako, death metal talde bat da, edo nahi baduzue, sinpleki esanda muturreko metala. Garrantzitsuena abiadaz eta botere amaigabeaz gozatzea da,
Aizkorak hartu-k bidea erakusten digun bitartean. Azken honetan dioten moduan: