Sorkun eta bere Lehendariordeak Palm Springera abiatu ziren basamortuko rock basatiaren bila, Yawning Man eta Kysuss bezalako taldeen sorterrira, besteak beste. Hau da, stoner musikaren aberrira, Liberen teklatua eta Finoren saxoa etxean lagata ondoko emaitza garbia lortuz: basamortuko rocka, rock gordina, grabea, sendoa, bortitza, hots, Palm Deserta. Sorkunen bakarkako hirugarren lan honek
Onna zein
Duna diskoek baino rock basatiagoa eskaintzen digu, ezberdina, Vice Presidentes eta Neubat ezberdinak diren bezala, nahiz eta partaideak ia berdintsuak izan. Esan bezala, diskoaren soinua bortitza da oso. Horren adibide dugu
Goiz zen diskoko lehen abestia, oilo ipurdia jartzen duen hasierako minutu erdia duen abesti puska. Itzela! Eta are itzelagoa izan da Gaztea (sasi) Irratiak
Goiz zen singlea ez onartzea, zentsuratzea. Tristea da gero. Poztasun, adiskidetasun eta bitxikerien atalari dagokionez, berriki Euskal Herritik zehar bira txiki bat egin duen WAXY taldeko Robert izan da diskoaren ekoizle eta talde bereko bateri jole Landerrak (desertuan bizi den apatxeak), batetik,
Dead song kantuan ahotsak sartu ditu intro gisa, eta bestetik,
Cambio Climaticon perkusioa jo du Kashbadeko Txiki eta Gorka Sesmarekin batera. Bizi dugun 2008 honetan, hurbilago gaude Kashbaden
Ni izateko edo
Lehertuz kanta ederretatik,
Rescue me kanta txukunetik baino.