entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Myriam Gartzia 2012-09-13

Zuloak, mamuak hiltzen

Filmaren soinu banda gaur (hilak 13) aurkeztu dute

Pelikularen afixa. Pelikularen afixa. Karteleko argazkia: Tom Hagen.
Gaur (hilak 13, osteguna) aurkeztu dute Bilboko Kafe Antzokian Fermin Muguruzak zuzendutako Zuloak filmaren soinu banda. Zuloak diskoak (Talka Records and films, 2012), Bonberenean grabatua, Karlos Osinaga Txapen laguntzarekin, estudioko 10 abesti eta zuzeneko beste 3 jasotzen ditu

Zuloak musika taldeko neskak ordu beteko atzerapenaz heldu dira, autopistan izandako auto istripu baten ondorioz, komunikabideen artean, eta publikoarengan orokorrean, sortu duten jakin mina areagotzeko balio izan duena. Filmari buruzko galderarik ez dute erantzun, hil honen 22an aurkeztuko dute jada Donostiko Zinemaldiaren baitan, baina balio izan digu baieztatzeko Zuloak neskez osatutako talde bat dela eta punk rockari ematen diotela gogoz, azkenean riot girl mugimemenduak erditu duela neska talde hau gure artera.

Zuloak beste talde batzuetan aritutako musikariez osatuta badago ere, Fermin Muguruzaren proiektu honek, oihartzuan eta harrera ona izan du bai musikazale zein zinemazaleen artean. Proiektuaren bultzatzaileak, filmaren gidoigileak eta zuzendariak, etorkizun oparoa ikusten dio taldeari, eta beste neskez osatutako euskal talde batzuk izan ditu gogoan: Vulpess, OK Korral, Matraka eta Jaunko Barik. "Talkaren asmoa diskoak grabatzen jarraitzea da nahiz eta, egun, nahiko jarrera suizida den, trasmedia filosofia honekin".


TALDEKIDEAK
Tania de Sousa
(2. ahotsa), Izaskun Muruaga (1. ahotsa), eta Ainhoa Unzueta (gitarra), Zuloak taldeko jatorrizko kideak ezagutzeko aukera izan dugu, eta beraiekin batera Usua de la Fuente "Ursula Strong" bateria jolea
bidali zure berria Bidali zure berria
ZULOAK ZUZENEAN

Iraikak 27, Le Bukowski, Donostia
Irailak 28, Bonberenea, Tolosa
Urriak 4, Bilboko Kafe Antzokia
Urriak 6, Helldorado, Gasteiz
Urriak 7, Kilometroak, Andoain
Urriak 11, Siroco, Madrid
Urriak 13, Music Hall, Bartzelona
Urriak, 20, Psilocybe, Hondarribia
Urriak 21, Nafarroa Oinez, Zizur Txiki
Urriak 27, Berlin Club, Ourense
Azaroak 3, Clahs, Berlin
Azaroak 10, BEC, Bilbo
Azaroak 16, Foro Alicia, Mexiko DF
Azaroak 23, Arrasateko Gaztetxea
Azaroak 24, Ondarruko Kafe Antzokia



Argazkia: Fernando Lezaun

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.