entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-04-18

Metalzaleek hitzordua dute Baionan

ZTAH, Empire Of Disease eta Torheit taldeak zuzenean ariko dira, apirilaren 23ko 21:00etatik aurrera, hiriburu lapurtarreko gaztetxean.

Torheit Torheit

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euska musika eszena metaleroan erreferentziazkoak diren hiru talde bilduko dira Baionan. Kontzertuak 21:00etan hasiko dira, apirilaren 23an, gaztetxean. Sarrerak, 5 euroren truke, gaztetxeko atean bertan eskuratu ahal izango dira.

Donibane Ziburuko gaztetxean sortutako death core taldea da Ztah. “Egurrarkorea” egiten dutela diote partaideek beraiek. 2016an ‘Iñorabidean’ disko luzea argitaratu zuten, eta 2020an ‘Aska nazazu’, aurrekoa baino ilunagoa.

Empire Of Disease bilbotarrak dira. ‘With All My Hate’ disko berria aurkezten dabiltza, 10 abestiz osatua eta Chromaticity Studios-etan Pedro J. Monge (Vhäldemar) soinu teknikariaren gidaritzapean grabatua.

Torheit baxenafarrek itxiko dute gaua. Jérôme Anocibar (gitarra), Battitta Castillon (gitarra), Iban Falxa (ahotsa), Camille Milhac (baxua) eta Rémy Milhac (bateria) dira taldekideak. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.