entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-05-10

Gernikako bonbardaketa oroitzeko obra sinfonikoa konposatu du Aitor Etxebarriak

Ekainaren 30ean estreinatuko du 'Gernika 85' Bilboko Euskalduna jauregian, besteak beste, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

"Orain arteko proiekturik pertsonalena, ausartena eta handiena", ondu du Aitor Etxebarria konpositore gernikarrak. 'Gernika85' obra sinfonikoak bere jaioterria bonbardatu zutenekoa ekarriko du gogora, hain justu, 85.urteurrenean.

El Txef-A gisa musika elektronikoaren esparruan ibilbide oparoa egin badu ere, honako honek salto kualitatibo handia dakar konpositore gaztearentzat.

Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztuko du ekainaren 30ean, Bilboko Euskalduna jauregian. Alboan izango ditu Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Mikel Fernandezek zuzendua, Evelyn Glennie perkusio-jotzailea eta Gernikako Gaudeamus Korala. Etxebarriak berak pianoa eta instrumentu elektronikoak joko ditu.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.