entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-04-20

Polybius, Tzar, Messura eta Tiburona zuzenean ariko dira Urretxun

Poligrafo Fest jaialdiaren 7. edizioa apirilaren 23an izango da, 19:00etatik aurrera herriko Gernikako Arbola plazan.

Tiburona Tiburona

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Urretxuko Zarraparra elkarteak, Motz eta Fox tabernen laguntzaz, Poligrafo Fest musika jaialdiaren 7. edizioa ondu du. Apirilaren 23an izango da, larunbatez, Urretxu bertako Gernikako Arbola plazan.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Polybus, Tzar, Messura eta Tiburona ariko dira zuzenean. Aurreneko biak euskal taldeak dira; lehenak zestoarrak, 2016an sortuak eta disko homonimoa 2018an kaleratutakoak. Tzar, aldiz, berriagoak dira euskal eszenan, eta  Sexty Sexers, Gorpuzkingz, Fumut edota Horzdun taldeetan ibilitako partaideen proiektua da. 

Tiburona hirukoa madrildarra da, eta garage yeye, punk rock eta pop doinuetan mugitzen dira. Kontzertu bakarra emango dute gurean. Messurakoak Logroño aldetik hurbilduko dira, gaualdiko azken saioa izango da eurena, eta disko berria aurkeztuko dute, 90eko hamarkadako rock alternatibotik edaten duena.

Poligrafo Fest jaialdirako sarrerak eskuragarri daude jada, 7 euroren truke, Urretxuko tabernetan. Online ere eros daitezke. Egunean bertan ere izango dira salgai, baina 10 euroren truke kasu horretan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.