Pandemia osteko lehenengo Euskal Herriz Zuzenean jaialdia festibalaren historiako 26.a izango da. Hainbat talde eta bakarlari ariko dira EHZ eszenatokitik zuzenean, tartean: Delirium Tremens, Vulk, Ødei, Merina Gris, Bulego, Joseba Tapia, Niko Etxart eta Hapa Hapa, Fizt & Furiuz, Ibil Bedi, Ezpalak, Calling Marian, Amorante eta Gaitistaneko Orkestra, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Bestalde, aldez aurretik eskura daitezkeen sarrerak salgai jarri dituzte jada Sarean 45 euroren truke. Maiatzaren 25era bitarteko eskaintza izango da. Jaialdian bertan 55 eurotan ipiniko dituzte salgai.
Sorrerako filosofiari eutsiz, auzolanean ari dira jada dena prestatzen; 400 lagunek hartuko dute parte borondatezko ekimen honetan.