entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-04-11

Garik zuzeneko diskoa grabatuko du ekainean

Horretarako lau geldialdi egingo ditu Euskal Herrian, eta bere hastapenetako maketetako 26 kantako zerrenda joko du Maldanbera taldearekin batera.

Zuzeneko disko bat izango da Gariren hurrengo uzta. Azaldu duenez, estudioko diskoek ez dute islatzen egiten duena, eta horregatik jaso nahi du zuzenekoen mami osoa. Ekainean bira bat egingo du horretarako. 

Diskoa  “ibilbide zabal baten erretratua” izango dela aurreratu du. Izan ere, musikari gisa hasi zeneko maketak berreskuratu eta garai hartako 26 kanta aukeratu ditu ekaineko emanaldietarako. 

Maldanbera taldearekin batera igoko da oholtzara. Alex Alonso bateria-jotzaileak, Oier Aldekoa baxu-jotzaile, teklista eta abeslariak, eta Miguel Moyano abeslari programatzaile, teklista eta gitarra-jotzaileak osatzen dute taldea, Unai Mimentza soinu teknikaria eta John Luhman argi teknikariarekin batera.

Bidelagunek, orotara, lau geldialdi egingo dituzte Euskal Herrian: Ekainaren 3an Lazkaoko Areria antzokian izango dira. Ekainaren 7an, Bilboko Arriaga Antzokian. Hilaren 10ean Muxikeberri Antzokian egingo dute emanaldia, Algortan. Eta, bukatzeko, ekainaren 17an, Bergarako Seminarixuek hartuko du kontzertua.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.