entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-04-26

Joseba Tapiak jasoko du Adarra Saria

Lehenik Leturiarekin batera eta gerora bakarka (bi hamarkada baino gehiago) egindako musika ibilbide luze eta oparoa omenduko du Donostiako Udalak.

Joseba Tapia Joseba Tapia

«Moldakortasuna —era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika bikaintasuna—, herri musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana ere». Horixe da Donostiako Udalak urtero aitortzen duen Adarra Saria Joseba Tapiari aitortzeko arrazoia. Halaxe azaldu dute, aho batez, aurtengo edizioko aholku batzordea osatzen duten partaideek: Jose Joaquin Forcada Forki kazetaria, Auria Etxeandia EGOko komunikazio arduraduna eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika ataleko teknikaria.

Joseba Tapiak (Lasarte, 1964) txikitatik landu zuen musika, horri oso loturiko familia baten baitan jaio baitzen. Eleuterio Tapia osabarekin hasi zen erromerietan jotzen, eta 1981. urtean agertu zen plazan bakarrik lehenengo aldiz, Donostiako Igeldo auzoan. Handik hiru urtera, Leturia pandero-jotzailearekin hasiko zuen ibilaldi oparoa: zortzi disko eta ezin zenbatuzko emanaldiak Euskal Herriko plazetan barrena. Tapiak 1998an hasi zuen bakarkako bidea, Koldo Izagirre idazlearekin elkarlanean ateratako Apoaren edertasuna diskoarekin eta ondorengo ikuskizunarekin.

Hori guztia omentzeko, ekainaren 21ean emango diote Adarra Saria Donostiako udaletxean, eta segidan kontzertu bat emango du, Viktoria Eugenia antzokian.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.