entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-04-13

MIN sarien gala, apirilaren 27an Iruñean

Baiuca, Maria Arnal i Marcel Bagés eta Chill Mafia zuzenean ariko dira, 20:30etatik aurrera, Nafarroa Arenan.

Zahara Zahara

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

MIN Nafarroako Musika Independentearen sari-banaketa apirilaren 27an izango da aurten. Zahara artistak bildu ditu edizio honetarako izendapen gehien, eta atzetik ditu Alizzz, Baiuca, Maria Arnal i Marcel Bagés, Rigoberta Bandini eta Tanxungueiras.

Garaikurrak banatzeko hitzordua ez ezik, zuzeneko musikaz gozatzeko hitzordua ere izango da Carolina Iglesias umoristak Nafarroa Arenan gidatuko duen gaubela. Izan ere, Baiuca (elektronika eta galizar musika tradizionala uztartuta), Rosario La Tremendita, Maria Arnal i Marcel Bagés eta Chill Mafia nafarrak igoko dira oholtza gainera. 

Euskal ordezkaritzari dagokionez, Chill Mafia-ren ‘Ezorregatik x Berpizkune’, Gaur-en ‘Gaur, IDOIA-ren ‘Ilun eta abar’, Liher-en ‘Eta hutsa zen helmuga’ eta Verde Prato-ren ‘Kondaira eder hura’ lanek jaso dute Euskarazko Disko Onenaren MIN sarirako izendapena. Artista Hasiberri Onenaren sarirako, aldiz, Chill Mafia, Chica Sobresalto eta Kokoscha daude aukeratuen artean.

Galarako sarrerak eskuragarri daude 8,50 euroren truke. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.