Lehenago Kaosa izan zen. Han zeuden denak, beratzen. Kaosa ez zen ezereza. Bakoitzak berea zuen. Nahita ala nahi gabe, nahita eta nahi gabe, hasi ziren
elkarri kontatzen zekitena; sentitzen zutena. Eta halako batean, gertukoei ez ezik, hasi ziren kantatzen, kaosa zabaltzen, anabasa hedatzen eta izaerari forma ematen.
Egon ziren, bai, saio zaharrak. Substantzia bitxiak erretzen zituen gizontxo batek eginak, besteak beste. Izan ziren ere, noski, mundu zabalean horrelakoak egiten zituztenak, klasikoenetan klasikoenak. Gurean, ordea, aizkolari baten eskutik agertu ginen undergrounden erdian. Eta laster ciberpunkean. Eta konturatu gabe, komikiak ez ziren kanpotik iristen, hemen zuten iturburu. Eta Manolo izeneko Rastamanek dantza egiten zuen. (Kortaturen diskoen eta dagozkien komikien
erreferentziak).
Nazioartean erabat murgildurik, jaso baino egiten ez genuela uste genuen. Bat-batean, kalean inora ez zihoan mutikoa hasi zen Ameriketan azaltzen. Nola egin zuen baina? Ez internet ez adsl
Inaugurazioa
Abenduak 17, 19:30etan
Non
Koldo Mitxelena Kulturunea
Ganbara aretoan
Ordutegiak
Asteartetik ostiralera: 16:00-20:00
Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00