entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2012-05-24

Fermin Muguruza, bizitza laburreko Zuloak neska taldeari buruzko dokumentala egiten ari da

Finantziazio kolektibo bidezko kanpaina bat jarri dute martxan

Zuloak zuzenean. Zuloak zuzenean. Irudiaren jatorria: zuloak.verkamiplus.com/eu.
Zuloak taldearen gainean zegoen materiala ikusi ondotik, Muguruzak dokumental bat egitea pentsatu zuen. Hala ere, has gaitezen hasieratik...

Zuloak esperimetu baten gisara sortu zuen Arrate Rodriguezek. Andy Warholen faktoria ardatz hartuta, taldekdieak hautatu, musika estiloa zehaztu eta estetika zaindu nahi zuen hasieratik. Prozesu guztia kamera batekin erregistratu zuen gainera. Baina, gauzak okertu ziren, Muguruzak berak kontatu duenez, "eta duela aste batzuk esperimentua bertan behera uztea erabaki zuen".
Ordea, Arratek grabaturiko material guztiari San Franciscon grabatutako bideo-mezu bat gehitu zion, eta dena Muguruzari bidali zion, bere ahizpa Eiderren bidez. Materiala ikuskatzen hasi orduko Ferminek pentsatu zuen dokumental baten bidez kontatu zitekeen istorio bat zegoela bertan. Eta horretan daude.
Materiala bila dabiltzate baita ere. Hortaz, zuetako inor Zuloak-en kontzerturen batean egon balitz, eta argazkiren bat edo bideoren bat egin balu (kalitateak ez du axola), zinez eskertuko lukete helbide honetara bidaliko bazenute: info@zuloak.com





ZULOAK
Entsaio bazuk Bilboko L
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.